martes, 15 de enero de 2013

Eguneko zentruetako zerbitzuak


 
 
Kaixo Urteberrion!!!

Ondorengoaz eta lehengo hilabetean zehar jakingo zenutenez, aipatu, Azkoitiko Gurutze Gorriak 2012 ko abenduan bukatu dituela, Azkoitiko San Jose egoitzako eta Azpeitiko Bista Eder zentruko eguneko zentruetako garraio zerbitzuak.

1996 an Azpeitiko Bista Eder zentruan eguneko zentruko garraio zerbitzuak egiten hasi ginenetik egunerokoan eta jarraipenean Azkoitiko Gurutze Gorrian helburu bat izan dugu besteak beste, alegia, bertako erabiltzaile zein langileekin ahalik eta zerbitzurik onena eskainiz geuri dagokigun zerbitzuaren partea ahalik eta ondoen betetzearena.

2012 ko udazkenean Biharko enpresak orain artean izan ditugun prezioak negoziatzeko eskatu zigun einean, alde batetik orain artekoak aztertu genituen eta ondorio hauek atera ditugu:

-. Baserri eta herriz kanpoko erabiltzaileekin izan ezik, herriko eta herri inguruetakoekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak eguneko zentruetako garraio arlorako ematen duen diru kopurua baino gutxiagoko kostuekin lanean aritu garela.

-. Baserri eta herriz kanpoko erabiltzaileen kasuan, bertaratzeko behar den denbora eta distantziaren arabera, lehen aipatu kosteak Foru Aldundiak garraioarentzat ematen duen diru kopurua baino koste handiagoak sortzen direla, hala nola, Elosiaga auzoa, Urrestila, Odria auzoa, Martitte auzoa eta abarretan eginiko zerbitzuetan urtez urte eta denborarekin ikusi ahal izan dugularik.

Biharko enpresak, besteak beste, 2013 hasieratik aurrera, eguneko eta erabiltzaileko kostuak planteatzeko eskaera egin zigun eta beraien helburu garbia adierazi zigun, hau da, erabiltzaileak zentruetatik hurbil edo urruti izan, herri guneetan edo eta baserrietan izan, prezio finkoak behar zituztela erabiltzaileko, eta batizbat, prezioa.
Gure eskeintzen aurrean, bi gauza izan ditugu argi Gurutze Gorri bezala:

Zerbitzua ematean ez dugula gure aldetik orain arteko zerbitzurik mermatuko prezioak jeisteko eta zerbitzuak egiten dituen pertsonalaren soldatekin ere ez dugula jolastuko.

Gure zerbitzuen kostuak jeisteak, Biharko enpresak dirua irabaztea zuela helburu garbia, bederen, oso errespetagarria izan arren, horretarako bideratzen den diru publikoa ez delarik bideratua den einean horretan gastatzen eta ondorioz, erabiltzaileen zerbitzuak ere merma ditzake, beraz, hori ez da gure aldetik apostu egin izan dugun bidea, baizik, beti ere mantendu edo eta hobetzeko nahiarekin lan egin izan dugu.

Biharkok adierazi zigunaren arabera, berak badu zerbitzu merkeagorik eta horrela bada, zerbitzuak hemendik aurrera beste enpresa batek emango dizkio garraio alorrean.

Gurutze Gorriaren aldetik, zerbitzu hauek gabe Azkoiti Azpeitiko beste zerbitzuak nola eratuak geldituko direnarekin ari gara lanean.

2012 ko abenduaren 28 an egin zen Azkoitiko Gurutze Gorriko batzordearen bileran bertan adostu zen einean, Azkoitiko eta Azpeitiko Udaletako Gizarte Sailetako arduradunen jakinerako bidaltzen da idatzi hau, orain artean izan dugun zerbitzua nola utzi den jakin dezaten, izan ere, berez, beraien zerbitzuak dira herritargoari eskaintzen direnak eta aldi berean bere egunean Gizarte Zerbitzu horiekin izandako harremanagatik gure aldetik emandako esplikazio bat ematea zuzentzat jotzen da Gurutze Gorriaren aldetik.

Bederen, eskerrikasko bihotzez gure partetik eta URTE BERRI ON!!!

Aitor Errazu Uria.