Kaixo Urteberrion!!!
Ondorengoaz eta lehengo hilabetean zehar jakingo zenutenez,
aipatu, Azkoitiko Gurutze Gorriak 2012 ko abenduan bukatu dituela,
Azkoitiko San Jose egoitzako eta Azpeitiko Bista Eder zentruko eguneko
zentruetako garraio zerbitzuak.
1996 an Azpeitiko Bista Eder
zentruan eguneko zentruko garraio zerbitzuak egiten hasi ginenetik
egunerokoan eta jarraipenean Azkoitiko Gurutze Gorrian helburu bat izan
dugu besteak beste,
alegia, bertako erabiltzaile zein langileekin ahalik eta zerbitzurik
onena eskainiz
geuri dagokigun zerbitzuaren partea ahalik
eta ondoen betetzearena.
2012 ko udazkenean Biharko enpresak
orain artean izan ditugun prezioak negoziatzeko eskatu zigun einean,
alde batetik orain artekoak aztertu genituen eta ondorio hauek atera
ditugu:
-. Baserri eta herriz kanpoko erabiltzaileekin izan
ezik, herriko eta herri inguruetakoekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak
eguneko zentruetako garraio arlorako ematen duen diru kopurua baino
gutxiagoko kostuekin lanean aritu garela.
-. Baserri eta herriz
kanpoko erabiltzaileen kasuan, bertaratzeko behar den denbora eta
distantziaren arabera, lehen aipatu kosteak Foru Aldundiak
garraioarentzat ematen duen diru kopurua baino koste handiagoak sortzen
direla, hala nola, Elosiaga auzoa, Urrestila, Odria auzoa, Martitte
auzoa eta abarretan eginiko zerbitzuetan urtez urte eta denborarekin
ikusi ahal izan dugularik.
Biharko enpresak, besteak beste, 2013
hasieratik aurrera, eguneko eta erabiltzaileko kostuak planteatzeko
eskaera egin zigun eta beraien helburu garbia adierazi zigun, hau da,
erabiltzaileak zentruetatik hurbil edo urruti izan, herri guneetan edo
eta baserrietan izan,
prezio finkoak behar zituztela erabiltzaileko, eta batizbat,
prezioa.Gure eskeintzen aurrean, bi gauza izan ditugu argi Gurutze Gorri bezala:
Zerbitzua
ematean ez dugula gure aldetik orain arteko zerbitzurik mermatuko
prezioak jeisteko eta zerbitzuak egiten dituen pertsonalaren soldatekin
ere ez dugula jolastuko.
Gure zerbitzuen kostuak jeisteak,
Biharko enpresak dirua irabaztea zuela helburu garbia, bederen, oso
errespetagarria izan arren, horretarako bideratzen den diru publikoa ez
delarik bideratua den einean horretan gastatzen eta ondorioz,
erabiltzaileen zerbitzuak ere merma ditzake, beraz, hori ez da gure
aldetik apostu egin izan dugun bidea, baizik, beti ere mantendu edo eta
hobetzeko nahiarekin lan egin izan dugu.
Biharkok adierazi
zigunaren arabera, berak badu zerbitzu merkeagorik eta horrela bada,
zerbitzuak hemendik aurrera beste enpresa batek emango dizkio garraio
alorrean.
Gurutze Gorriaren aldetik, zerbitzu hauek gabe Azkoiti Azpeitiko beste zerbitzuak
nola eratuak geldituko direnarekin ari gara lanean.
2012
ko abenduaren 28 an egin zen Azkoitiko Gurutze Gorriko batzordearen
bileran bertan adostu zen einean, Azkoitiko eta Azpeitiko Udaletako
Gizarte Sailetako arduradunen jakinerako bidaltzen da idatzi hau, orain
artean izan dugun zerbitzua nola utzi den jakin dezaten, izan ere,
berez, beraien zerbitzuak dira herritargoari eskaintzen direnak eta aldi
berean bere egunean Gizarte Zerbitzu horiekin izandako harremanagatik
gure aldetik emandako esplikazio bat ematea zuzentzat jotzen da Gurutze
Gorriaren aldetik. Bederen, eskerrikasko bihotzez gure partetik eta URTE BERRI ON!!!Aitor Errazu Uria.