domingo, 9 de febrero de 2014

2014/02/03 Hondarribian, Higerren desagertutakoaren bila.









Azkoitiko Gurutze Gorriak, desagertutakoaren bilaketa lanetan lagun du bi egunetan.
Azkenik desagertuaren gorpua, Cabreton eko itsas ertzean azaldu zen hilik.


Ibon Errazu Uria
Azkoitiko Gurutze Gorria

2014/01/30 Lehen sorospen ikastaroa





Azkoitiko Babes Zibilak, ``ERNE´´k eskatuta, Azkoitiko Gurutze Gorriak, babes zibileko kidei, lehen sorospen ikastaroa ematen hasi  da, 20 orduko ikastaroa izango da,  berau pasa den urtarrilaren 30 tik, otsailaren 24 arte arituko gara.


Ibon Errazu Uria
Azkoitiko Gurutze Gorria

2014/01/14 Gipuzkoako anbulantziak utzi gaitu.




Pasa den urtarrilaren 14an, Gipuzkoako anbulantziak enpresak, Osasun-arloko garraio zerbitzua eta larrialdietako asistentzia galdu ondoren, Azkoitiko Gurutze Gorrian zuen anbulantzia erretiratu egin du.
Orain zonaldeko sarearen kargu, Ambuiberica enpresa egin delarik. Ambuiberikaren anbulantziaren kokapena, Azpeitiko Ildefonso Gurrutxaga kalean dagoelarik.

Ibon Errazu Uria
Azkoitiko Gurutze Gorria

2014/01/09 Lehen sorospen ikastaroa



Lehen sorospen ikastaroa bukatu dugu.
Herriko hainba gazteek, 21 zehazki,  lehen sorospen ikastaroa eskatu zigun, gabon jaietan burutzeko, buru-belarri jardun ondoren, urtarrilaren 9an bukatu genuen. Guztiek gainditu zituzten azterketa teoriko eta praktikoak. Eskertzekoa beraiek eduki duten jarrera ona.

Ibon Errazu Uria
Azkoitiko Gurutze Gorria